appARTE – HARTU

Hiriaren elementu espazialen gainean herritarren iritzia eta proposamenen bozgorailua izateko asmoa duten internet bidezko parte-hartzea sustatzeko plataforma eta aplikazio ezberdinen berri izan dugu azken asteetan.

Lehenengoa, Donostiko Lotura enpresak sustatutako ARREGLAMICALLE.COM dugu. Honetan jendeak bere udalerrian somatutako intzidentzia, arazo eta hobekuntza posibleen berri ematen du, betiere arduradun tekniko eta politikoei zuzenduta; hau da, webguneak udaletxea eta herritarren arteko zubi-lana egiteko asmoa du:

“Arreglamicalle, herritarrek berain kaleetako eta auzoetako kalteekin erlazionatutako gertakariak argitaratzeko pentsatua dagoen gunea da. Gertakarien eguneraketa eta kudeaketa iraunkorra da. Gertakariak astero udaletxeko arduradunari iritxiko zaizkio konpoketa kudeatu ditzan.”

Bigarrena New Yorkeko hiritar talde batek garatutako iPhone Commons aplikazioa da. Taldean aritzeko jolas-aplikazio honi esker, herritarrak euren inguruko espazio publikoan detektatutako arazoak helarazi eta hobekuntzak proposatzen dituzte eta ostean, parte hartutako taldekide guztiek plazaratutako arazo zein hobekuntza hoberenak bozka ditzakete, puntuak akumulatu eta irabazle bat izendatu arte.

Jolasean aritzeko egun osoko Ginaka/ Festibala modukoak ospatu izan dira dagoeneko.

Eztabaidarako zein komunikaziorako tresna moduan gaitasun handiko teknologiak direla esatea soberan dago … eta zentzu honetan geroz eta sofistikazio eta kalitate handiagoko proposamenak sortzen ari direla ospatzekoa da, baina ezin da ahaztu onuragarriak izaten jarraituko dutela interbentzio-prozesu ororen helburua baino mota askotariko herraminta multzo baten osagarri eta parte diren heinean. Bestetik, informaziorako teknologien erabilerak bere mugak izaten jarraitzen duela kontuta hartu beharrekoa  ere bada, biztanleriaren zati batek soilik baitauka interneterako konexioa edota smartphone zein bestelako dispositiboak eskuragarri (informazio gehiago HEMEN).

Post hau globala-lokala // global-local, hiri-herritarrak // ciudadanía, ikus-entzunezko // audiovisual, LHAB, sareak // redes, tresnak // herramientas atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s