Planoetatik Kalera, Lurralde Antolamendua Birplanteatzen

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) egungo Lurralde Antolamendu ereduaren gaineko eztabaida eta hausnarketa bultzateko asmoz, hitzaldi eta mahainguru ziklo bat antolatu du.

Ez da Kontseiluak gai honen inguruan egiten duen lehenengoko lanketa. Izan ere, duela bi urte, Lurralde Antolamendurako Artezpideen (LAA) berrikuspena abiarazi zenean, Euskal Herriko eragile ezberdinak batu zituen LAA eredu alternatibo bat lantzeko. Horren emaitza “Planoetatik Kalera” deritzon txostena izan zen, baita horrekin batera 2010ean antolatu zen hitzaldi-mahainguru gira ere.

LAAk iaz berrikusi eta onartu ziren arren, prozesu guzti honetan eman den eztabaida eta parte hartze eza salatu nahi du oraingoan EGK-k,  eta horretarako eztabaida kalera aterako du datorren azaroan: “Gaur egun Artezpide hauen aldaketa habian dago baina berriro ere, gizartearen partaidetzarako lekurik ez da egon. Horrela ba, Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik beharrezkoa deritzogu gai honen inguruan gizarteak zer esana badaukala aldarrikatzea, eta horregatik formazio eta eztabaida saio hauen antolaketa, non Lurralde Antolamendua Birplanteatu eta eredu berri bat plazaratu nahi dugun.”

Honak hau da kaleratu berri duen programazioa:

HITZALDIA // Lurralde Antolamendua Euskal Herrian, gaur egungo egoera, gatazkak eta erronkak // Joseba Koldobika Arbaiza geografoaren eskutik.

MAHAINGURUA // Elikadura subiranotasuna, nahikotasun energetikoa, hondakinen kudeaketa, kultura eta artearen deszentralizazioa, garraioa eta azpiegiturak // gizarte mugimendu eta erakunde ezberdinen eskutik.

TAILERRA // Lurralde Antolamendu Artezpide (LAA) alternatiboak // Desazkunde DOT taldearen eskutik.

Donostia // azaroaren 4 noviembre // CRAJ aretoa // 17.00tatik 20.30tara

Bilbo // azaroaren 15 noviembre // LA BOLSA // 17.00tatik 20.30tara

Gasteiz // azaroaren 17 noviembre // MONTEHERMOSO // 17.00tatik 20.30tara

 

 

Post hau argitalpena // publicación, gertaera // evento, lurralde antolamendua // ordenación territorial, lurraldea // territorio, parte-hartzea // participación, plana // plan atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s