Frontoiak, hiria eta gizartea

Orain dela aste batzuk, ikusi izan genuen nola Izurtzako Plan Orokorraren herri galdeketan bozkatu eta gero herriko frontoia ospatze eta topaketa lekutzat hartu zela.

Gustatu zitzaidan espazio horren erabilera moldakorra, eraginkorra. Frontoia herriko plazaren anexo giza bihurtzen da, bere azalera bikoizten du eta gainera eguraldi txarretik babestuta. Zeregin ezberdinentzako aproposa da frontoi bat, espazio zabala eta garbia, oztoporik gabekoa. Gure kulturan ondo ikasi dugu hori, eta ez gara harritzen herri-bazkari, dantza ikastaro, moda desfile, ekitaldi politiko, kontzertu, edo BOE-n banaketa bat frontoi batean antolatzen denean.

Donostiako BOEn banaketa (El Diario Vasco).
 

Frontoiak, Euskal Herrian bereziki, gure eguneroko bizitzaren parte dira. Eta kasu oso interesgarriak daude. Adibidez Gasteizen Txapa Ahotsa Asanbladak zaharberritutako frontoia, auzokideak eginda auzokideentzako. Auzolanean oinarritutako oso ekimen interesgarria.

Baina Euskal Herritik kanpo ere topa ditzakegu beste moduko kasu batzuk. Orain dela pare bat hilabete jakin izan genuen Madrilgo Beti Jai frontoia “BIC” (Bien de Interés Cultural) bezala katalogatu dutela azkenean. 117 urteko frontoi berezi honek, desagertzeko arriskuan egon da, eta pauso honekin bere berreskurapena gertuago dago. Jende asko egon da pausu honen atzetik bultzaka, eta zoriontzekoa da.

Eta azkenik, Madriletik atera gabe eta adibide zerrenda txiki honekin amaitzeko, beste frontoi bat, baina honek zorte gutxiagokoa. Fronton Madrid zenekoa hotel bat izango da. Eta frontoi hau interesgarria da oso, bertan (eta XX. mendeko bigarren tertzioaz hitz egiten ari gara) emakumeak jolasten zuten eta. Pena bat da Madrilgo alde zaharrean dagoen espazio hau galtzea. Ez ezazue galdu hurrengo bideo hau, historikoa da.

Post hau arkitektura // arquitectura, genero // género, hiriak // ciudades, historia // historia, nortasuna // identidad, zuzkidurak // dotaciones atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s