Babes ofizialeko etxebizitzen lurzoru eskubidearen erosketa

Jaurlaritzaren Kontseiluak behin betiko kalifikazioa duten eta azalera-eskubideko erregimenean esleituta dauden babes ofizialeko etxebizitzen jabeek lurzorua eros dezaten baimendu du berriki.

Gogoratu orain arte, babes ofizialeko etxebizitzak 75 urtetan erabiltzeko eskubidea ematen zuela Jaurlaritzak. Onartu duen neurri hauei esker, jabeek 9.000tik eta 12.000 eurora ordainduta, jabetza osotasunean erosi ahal izango dute. 6.803 dira horiek.

Hau ez da Jaurlaritzak neurri hau hartzen duen lehen aldia. Izan ere, iazko uztailan etxea 2003. urtearen aurretik jaso zutenei zabaldu zioten aukera hori, eta 13.193 jabeetatik 3.621ek burutu zuten erosketa.

Aurrekotan adierazi dugun moduan, tanketa honetako neurriak babestutako etxebizitzen parke publikoa eraikitzerakoan atzera pausu bat supotzen dutela uste dugu, gutxi batzuren onurarako errekurtso publikoen ustiaketa izateaz gain.

Post hau etxebizitza // vivienda, gertaera // evento, ongizatea // bienestar atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

2 erantzun Babes ofizialeko etxebizitzen lurzoru eskubidearen erosketa -ri

  1. Ordaintzen hasiak gara Rover auziko 435 milioi euroak… Publikoa den zerbait saltzea ez da oso ezkerrekoa, baina. Nik ja ez dakit zer esan; badirudi inorri ez zaiola gaizki iruditzen… Lotsagarria, benetan.

  2. lhab-k dio:

    Aupa Unai,
    Arrazoia duzu; dirudienez tankera honetako neurriak popularitate handikoak dira, baina azken erreformen kontura, atzerakada garrantzitsua bizitzen ari gara etxebizitza politiken arloan EAEn.
    Aurrekoan Javier Buronen (http://leolo.blogspirit.com) klase bat jasotzeko aukera izan nuen eta kristorenak eta bi entzun genituen (adibidez Gasteizen bigarren eskuko BOEk inmobiliaria pribatuetan saltzen hasi direla, tanteo y retracto-a aplikatu gabe).
    Klasearen pwp aurkezpena hemen: http://leolo.blogspirit.com/archive/2011/05/20/imcurso-especialista-universitario-en-ordenación-y-gestión-d.html

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s