Hirigintza Iraunkorrari buruzko Nazioarteko I.Topaketa

Gasteizko Udalak “Hirigintza Iraunkorrari buruzko Nazioarteko I.Topaketa” antolatu du datorren martxoaren 30, 31 eta apirilaren 1ean, berriki eskuratutako “Hiriburu Berdea 2012” sariaren testuinguruan.

Topaketaren gai nagusiak hirigintza eredu iraunkorra eta hiriaren gestiora aplikatutako innobazioa izango dira. Horretarako “Hiria, Hirigintza eta Iraunkortasuna” edo “Hiritartasuna eta espazio publikoa” ardatz izango duten mahainguruak izango dira batetik, eta bestetik bertoko zein nazioarteko esperientzia ezberdinei (Medellín, Stockholmo eta Hanburgo) hitza emango zaie Gasteizko Europa Jauregian.

Gehigarri gisa, programa sozialaren barruan ekintza ugari eskainiko dira, hauen artean Salburuako parkea eta hiriko eraztun berdea ezagutzeko irteera adibidez.

Gonbidatuen zerrenda luzean, Saskia Sassen (New York-eko Columbiako Unibertsitateko irakaslea), Jeremy Rifkin (The Foundation on Economic Trends-eko presidentea), Laura Petrella (Giza Kokapenen zuzendaria – Hiri Plangintza, UN Habitat erakundea, Kenia), Joan Subirats (Bartzelonako Unibertsitate Autonomako Politika Zientziako katedraduna), Javier Puldain (EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoko irakaslea), José María Ezquiaga (Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Arkitekturako Goi Eskola Teknikoko Hirigintzako irakasle titularra) edo Mohsen Mostafavi (Harvard Unibertsitateko Diseinu Eskolako dekanoa) bezalako izenak ageri dira.

Informazio gehiago HEMEN

Post hau gertaera // evento, hiriak // ciudades, hirigintza // urbanismo, jasangarritasuna // sostenibilidad atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

2 erantzun Hirigintza Iraunkorrari buruzko Nazioarteko I.Topaketa -ri

  1. ionclavero-k dio:

    Primerakoa dirudi! Bertan egongo naizela uste dut!

  2. lhab-k dio:

    Gu han egongo gara!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s