Itsasertza Babestu eta Antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana Google Earth-en

Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren web orrialdean oso tresna baliagarri bat topatu dugu. Itsasertza Babestu eta Antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana Google Earth softwaretzako landu egin dute eta artxiboa orrialdean bertan deskargatzeko prest dago. Behin artxiboa irekita, oso erabilgarria egiten zaigu, non kapak piztu edo itzali dezakezu, nahi duzun moduan hurbildu eta urrunduz… benetan interesgarria eta potentzial handiko tresna.

Informazio honen zabalkunde mota hau (zuzena, erraza, azkarra eta gardena) oso garrantzitsua dela uste dugu, bai hirigintzan lantzen dugunontzat, bai herritarren informazio publikorako. Eta LHAB-tik Sailari zoriondu nahi diogu ekimen honengatik. Etorkizunean gero eta hirigintza plan gehiago formatu honetan egotea oso onerako izango da, eta helburu honen atzean denok landu beharko genuke.

Gurpila ixteko, gustuko genuke plan honen inguruan parte hartze plataforma bat sortzea eta herri iritzia Sailari bueltatzea, plana hobetzeko. Tresnak hor daude, eta informazioa ere bai. Gure eskuan dago?

Hona hemen deskargatzeko helbidea: Itsasertza Babestu eta Antolzateko LAP.

 

Post hau innobazioa // innovacion, lurralde antolamendua // ordenación territorial, parte-hartzea // participación atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Itsasertza Babestu eta Antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana Google Earth-en -ri erantzun bat

  1. Ez nuen ezagutzen. Oso interesgarria!!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s