herri galdeketak bai edo ez?


Aurreko otsailaren 27an Izurtzako hurrengo Plan Orokorraren inguruko herri galdeketa burutu zen bertako udalak bultzatuta.

Plan Orokorraren erredakziorako pasadan Irailetik burutu diren ekimenen artean azkena dugu hau. Erredakzio prozesuaren barruan, lehendabiziko diagnostikoaz aparte, informazio kanpaina bat burutu izan da udaletik: bertako biztanleei Plana zer eta zertarako balio duen azaltzeaz gain, orain arteko Planek jaso izan dutena azaltzeko batzarra, etxez etxeko informazioa, web gunea eta materiala banatu izan da. Hemen hasierako pausu horretan erabilitako euskarrien adibide bat.

Ostean, 3 gai espezifikoen gaineko eztabaida taldeak osatu izan dira, biztanle guztiei zabalik egon direnak. Hauetan 3 gai jorratu dira batez ere: etxebizitza (beharrak eta kokapena), industria (beharraz eta kokapena) eta mugikortasuna.

Talde hauen osaketaz, parte hartze mailaz eta kalitateaz informaziorik ez daukagu, baina dirudienez saio hauetatik eratorri diren ondorioak Izurtzako Planean aurreikusten diren alternatiba ezberdinak irudikatzeko erabili dira. Alternatiba posible hauek izan dira hain zuzen ere aurreko asteko herri galdeketan bozkatzeko egon diren aukerak zehaztu dituztenak. Hemen galdeketarako erabili den eredua.

Azken datuen arabera herriaren ia erdiak bozka emanda zuen galdeketaren lehenengo egunean, eta udalaren hitzetan bozketa honen emaitzak erabakiorrak izango dira Planerako.

Galdeketak galdeketa, parte hartzearen kalitatea eta benekotasuna ziurtatzeko, prozesuaren hasieratik (edo hasiera baino lehenagokotik) parte hartzea sustatu izana eta parte hartze horren ondorioak erabakiorrak izatea funtsezkoa da.

Zentzu honetan, ekimen hau, betirere kanpotik ikusita eta lehen eskuko informaziorik izan gabe, nahiko txukuna dirudi … gertutik jarraituko dugu.

 

Post hau gertaera // evento, herriak // pueblos, hiri-herritarrak // ciudadanía, LHAB, parte-hartzea // participación, plana // plan atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s